Hitzez Baserriko Emakumeen Elkarteak mendekotasunaren inguruko hitzaldia antolatu du apirilaren 1erako, astelehena. Beatriz Alonsok eskainiko du saioa, eta antolatzaileen arabera, "mendekotasunaren arazoa eduki eta gainditu duen pertsona batek" ere hitza hartuko du.
15:30ean emango diote hasiera hitzaldiari, Hotel Zarauzen. Pastak eta kafea izango direla azaldu dute Hitzezekoek.