75. urteurrenaren harira, Garagardo Azokan bazkaria egingo du ZKE-k

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 29a, 18:00

Sarrerak Zarautz Kirol Elkartearen egoitza nagusian eskuragarri daude dagoeneko, 15 euroan.

Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte bete ditu aurten, eta "ospakizun betean jarraitzen du". Abuztuan eman zioten hasiera urteurrenaren harira antolatutako egitarauari, eta besteak beste, herri kiroletako jaialdi berezia, hondartza futboleko jardunaldi berezia,saskibaloi sailak prestatutako hitzaldi zikloa eta argazki erakusketa izan dira dagoeneko. Egitasmo hauek "ZKE-ren izaera zuri-beltzaren esentzia herriko leku desberdinetan arnastea ahalbidetu dute", Esteban Collantes elkarteko zuzendariaren arabera.

Hurrengo jomuga iragarri dute jada: Garagardo Azokan bazkaria egingo dute apirilaren 20an, larunbata, 75. urteurrena ospatzeko. Munoa plazan jarri dute hitzordua, 14:00etatik aurrera. Honako hau izango da menua: paella, saltxitxa, txerri-ukondoa, bretzela eta postrea. Garagardoa nahi dutenek egunean bertan erosi beharko dute. Txartelak salgai daude dagoeneko, ZKE-ren egoitzan nagusian, 15 euroan.