Prest dago 19. Garagardo Azokako egitaraua

Zarauzko Hitza 2019ko api. 2a, 10:39

Ohi bezala, Aste Santuko egunetan garagardoa izango da Munoa plazako protagonista. Apirilaren 17tik 22ra, egitarau zabala antolatu dute Zarautz Rugby Taldeko kideek.

Hemen dago ikusgai egitaraua, osorik:

Apirilak 17, asteazkena

19:00. Azokaren irekiera
20:00. Inaugurazio ekitaldia. Omendua: Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrena dela eta, bertako lehendakari ohiak.
22:00. Bide batez erromeria taldea

Apirilak 18, osteguna

22:00. Alaiki taldea

Apirilak 19, ostirala

15:30. Mus Txapelketa. Irabazleak txapela eta dirusariaz gain, bere altuera eramango du garagardo kaxetan.
22:00. DJki

Apirilak 20, larunbata

14:00. Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurreneko bazkaria. Tiketak kirol ekkartearen bulegoan egongo dira salgai. Bazkari horretan 400 pertsonentzako tokia izango da.
22:00. Fan & Go erromeri taldea

Apirilak 21, igandea

22:00. Igara Roosters taldea

Apirilak 22, astelehena

20:00. Azokaren itxiera (lehiatila 19:00etan itxiko da).

 

Egunero, Haur Txokoa egongo da erabilgarri begiraleekin, 13:30etik 15:30era. Afariguneari dagokionez, 20:30etik 23:30era izango du ordutegia, eta mahaia egunean zehar erreserbatzeko aukera izango da. Pertsonako 10 euro kontsumitzearen truke egingo da erreserba.