Iker Itxaso zarauztarra 2016. urtean hasi zen ikertzen Derlan motoen historia. Duela 60 urte egiten zituzten Zarautzen, Basor lantegian. Derlan motoak aurkitu eta horiek konpontzen eta edertzen aritu da bi urtez, eta horietako batzuk Sanz Enean jarri zituen erakusgai iazko irailean, bildutako zenbait irudi zaharrekin batera.
Derlan motoen inguruko dokumentala ekoiztu du orain Gattiken Produkzio Etxeak, Derlan. Motor hotsa Zarautzen izenpean. Ostiral honetan, apirilak 5, estreinatuko dute, Zarauzko Modelo aretoan. Sarrera doakoa izango da, eta ikusleek egunean bertan bertaratu beharko dute eskuratu ahal izateko. 19:00etan irekiko dute lehiatila; 19:30ean aretoan sartzeko aukera izango da, eta 20:00etatik aurrera dokumentala emango dute.
Emanaldiaren ostean, zuzendariari eta parte hartzaileei galderak egiteko aukera egongo da, eta Basorreko langile ohiak ere izango dira bertan. Larunbatean ere, apirilak 6, ikus-entzunezkoa izateko aukera izango da Modelon. 17:00etan irekiko dituzte aretoko ateak, eta 17:30ean izango da emanaldia.