Arrotzak eta Ernia taldeek kontzertua emango dute Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2019ko api. 3a, 12:37

Apirilaren 11an izango dira emanaldiak, 21:00etatik aurrera.

Arrotzak eta Ernia musika taldeek kontzertua eskainiko dute Putzuzulo Gaztetxean. Apirilaren 11an, osteguna, izango dira emanaldiak, 21:00etatik aurrera. Crust punk taldea da Ernia, eta Arrotzak taldeak, aldiz, punk iluna eta melankolikoa jorratzen du.