Lore eta Landareen Azoka izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko api. 3a, 16:38

Udaberriari ongietorria egiteko, Lore eta Landareen Azoka antolatu dute larunbat goizerako, Zigordia plazan.

Datorren larunbatean, Lore eta Landareen IV. Azoka ospatuko dute Zigordia kalean. 10:00etatik 14:30era bigartean, bertako eta kanpoko saltzaileak izango dira lore eta landare aukera zabala eskaitzen: barrukoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak... Horiekin batera, bertan izango dira salgai landareen munduarekin harreman estua duten beste zenbait artisau produktu: xaboiak, kosmetika, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak eta bestelako pitxiak.

Zarauzko Udalak herritarrak animatu ditu, udaberriari ongietorria egitearekin batera, Lore eta Landare Azokara inguratzeko.