Astean gomendio bat argitaratuko dute, eta momentuz, Telmo Esnalen, Imanol Agirreren, Usua Garinen, Mertxe Aspiazuren, Nerea Loiolaren, Ines Garciaren, Maider Leturiagaren, Yoseba Peñaren, Joseba Velezen, Imanol Epelderen, Joanes Ederraren, Anjel Lertxundiren, Kepa Izetaren eta Maite Bastosen Kuttunak jakinarazi dituzte.
Hona hemen Mattin Saldiasen kultur gomendioaren bideoa. Kultura sailetik iniziatibari heltzeko eta gomendioak Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko dei egin dute.