Zarauzko Musika Bandak kontzertua emango du Usurbilen

Zarauzko Hitza 2019ko api. 5a, 13:15

Usurbilgo Soinurbil aste kulturalaren barruan antolatu dute emanaldia, eta sei abestiz osatutako saioa izango da.

Usurbilgo XV. Soinurbil Musika Astearen barruan, kontzertua eskainiko du Zarauzko Bandak igandean, apirilak 7. 12:00etan kalejira izango da herriko kaleetan zehar, eta 13:00etan emango diote hasiera musika emanaldiari, Usurbilgo frontoian.

Zumarte Usurbilgo Musika Eskolak antolatu du aste kulturala, eta sei abestiz osatutako emanaldia izango da igandekoa, Iosu Isastiren zuzendaritzapean. Hona hemen joko dituzten kantuak:

  • 76 trombones, Naohiro Iwai
  • Viva la jota, Pascual Marquina
  • Flourish for wind band, R. Vaughan Williams
  • Caravan, Naohiro Iwai
  • Yorkshire ballad, James Barnes
  • West side story, W. J. Duthoit