Mendi Tour 2019, maiatzaren 16an eta 23an

Zarauzko Hitza 2019ko api. 5a, 20:00

Bilbao Mendi Film Festivaleko hiru lan ikusteko aukera egongo da Zarautzen maiatzean, Pagoeta Mendizale Elkarteak aurreratu duenez. Modelo aretoan eskainiko dituzte, eta sarrerak 3 euro balioko ditu.

The Dawn Wall ikus-entzunezkoak 2018ko epaimahaiaren saria jaso zuen Bilbao Mendi Film Festivalen, eta lan hori Zarautzen ikusteko aukera izango da maiatzaren 16an, Mendi Tour 2019 egitasmoaren barruan.

Liv Along the Way (23 minutu) eta The Weight of Water (78 minutu) lanak ere emango dituzte, horiek maiatzaren 23an.

Ordutegia eta prezioak

Maiatzaren 16ko hitzordua nahiz maiatzaren 23koa 20:00etan izango dira, Modelo aretoan. Sarrerak 3 eurotan jarriko dituzte salgai.

Bilbao Mendi Film Festivalek antolatzen du Zarauzko egitasmoa, eta babesleak, berriz, Pagoeta Mendizale Elkartea, Zarauzko Udala eta Zarauzko Kirol Saila dira.