Eulen taldeko Aritz Kortaberriak mailot zuria eskuratu du Eibarren

Zarauzko Hitza 2019ko api. 8a, 11:38
Aritz mailot zuriarekin (Eulen)

Sprint berezietako mailot zuria eskuratu du Eulen taldeko Aritz Kortaberriak asteburuan, eta podiumera igo da. Lehendakari Torneoan, berriz, hamargarren egin du beste taldekide batek: Haritz Erasun zarauztarrak.

48. Memorial Valenciaga lasterketa jokatu zuten asteburuan Eibarren, eta hantxe eskuratu zuen esprint bereziko garaipena Eulen taldeko Kortaberriak.

Haritz Erasun zarauztarrak, berriz, Zornotzan parte hartu zuen Lehendakari Torneoan, eta hamargarren postuan helmugaratu zen.