Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia Kroazian izango dira Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Zarauzko Hitza 2019ko api. 8a, 15:16
Kroazian izango dira Amenabar taldeko bi jokalariak. (Aritz Mutiozabal)

Zarauzko Amenabar taldeko kideak dira Mikel Amilibia oriotarra eta Eneko Goenaga zarauztarra.

Isidoro Martinez Espainiako eskubaloi selekzioko entrenatzaileak 18 jokalari deitu ditu Kroazian jokatuko dituzten lagunarteko partidetan parte hartzeko, tartean, Mikel Amilibia oriotarra eta Eneko Goenaga zarauztarra. Zarauzko Amenabar taldeko kideak dira biak. Gaur, astelehena, abiatu dira jokalariak Guadalajarara, eta zenbait entrenamendu saio egingo dituzte bertan.

Asteazkenean, apirilak 10, Kroaziara bidaiatuko dute. Bertako selekzioaren aurka jokatuko dute Porec-en, uda honetan Galizian jokatuko duten Mundu mailako txapelketarako prestatzeko asmoz.