Korrika 2019

Korrikaren amaierara joateko autobusa Zarauztik ere igaroko da

Zarauzko Hitza 2019ko api. 9a, 09:30

Apirilaren 14an bukatuko da 21. Korrika, Gasteizen. Euskal Herriko txoko desberdinetako jendea biltzen du Korrikaren amaieraren hitzorduak, eta Zarauztik ere, bertan izatea errazteko, autobusa antolatu dute.

Oriotik aterata, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik igaroko da apirilaren 14an, datorren igandean, Gasteizera joateko autobusa.

Zarauztik 09:15ean igaroko da, Eguzki tabernaren aurretik. Autobuserako txartelak salgai daude dagoeneko Eguzki tabernan, Lakarin eta AEK-n. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Txartelaren prezioa 11 eurokoa izango da, eta autobusean bertan ordainduko beharko da.