Bideoa: Xabier Etxeberria elkarrizketatu dute 'Arte[faktua]' saioan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 9a, 18:00

'Berriro itzuliko balitz' eleberria izan du hizpide Xabier Etxeberriak. Iaz argitaratu zuen bere zortzigarren lana: "Orain arteko nobelarik beltzena eta krudelena egin dut".

EITBko Arte[faktua] saioan elkarrizketa egin berri diote Xabier Etxeberria idazleari. Iaz plazaratu zuen bere zortzigarren lana, Berriro itzuliko balitz thrillerra. Eleberri hori izan du mintzagai elkarrizketan, eta besteak beste, "orain arteko nobelarik beltzena eta krudelena" idatzi duela azaldu du.

Hamar astean idatzi zuen nobela, eta Danimarkako uharte txiki batean kokatzen da bertan kontatzen duen istorioa. "Norberarena ez den herri batean arrotz sentitzeaz eta guraso izateak zertaraino bultza dezakeenaz" aritu da liburuan, eta aurretik idatzitako eleberriekin alderatuta, muntaiari garrantzi handiagoa eman diola iritzi du zarauztarrak.

Erlazionatuak

Plateren etengabeko birak

Amaia Urbieta Arruti 2018 abe 06 Zarautz