'Soinujolearen semea' filma emango dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 10a, 11:40

Apirilaren 12an estreinatuko da zinema aretoetan, eta Modelon ere egun horretan eta asteburu osoan zehar ikusi ahalko da.

Fernando Bernues zuzendariaren euskarazko filma da Soinujolearen semea, eta Bernardo Atxagaren izen bereko liburuan oinarrituta dago.

12 urtetik gorakoentzat da, eta ostiralean estreinatuko da zinema aretoetan. Modelon ere egun horretatik aurrera egongo da ikusgai, asteburu osoan zehar eta baita astelehenean ere.

Egunak eta orduak:

  • Apirilak 12, ostirala: 19:30ean eta 22:00etan.
  • Apirilak 13, larunbata: 19:30ean eta 22:00etan.
  • Apirilak 14, igandea: 19:30ean eta 22:00etan.
  • Apirilak 15, astelehena: 17:00etan eta 20:30ean.