Zilarrezko Euskadi Saria jasoko du Yoseba Peñak

Zarauzko Hitza 2019ko api. 10a, 14:01

Peñak iazko neguan argitaratu zuen Hariak eleberria, eta belaunaldi desberdinetako hiru emakumeren bizipenak jaso ditu bertan. Apirilaren 23an emango diote Zilarrezko Euskadi Saria, Katharina Winklerrekin batera.

Yoseba Peña zarauztarrak iazko neguan kaleratu zuen Hariak eleberria. Belaunaldi desberdinetako hiru emakumeren bizipenek jositako kontaketa jaso du bertan, eta idazlearen arabera, modu horretan heldu nahi izan dio Euskal Herriaren "atzeko goardiako historiari".

Liburu Saltzaileen Elkargoak apirilaren 23an, Liburuen Nazioarteko Eguna, banatuko ditu aurtengo Zilarrezko Euskadi Sariak. Euskarazko atalean Yoseba Peñari emango diote saria, Hariak lanarengatik. Elkargoaren arabera, zarauztarrak egindako dokumentazio lana izan dute kontuan saritua izango dela ebazteko.

Gaztelerazko atalean, aldiz, Katharina Winkler da aurtengo irabazlea, Cardeno adorno liburuari esker, non indarkeria matxista izan duen hizpide.

Erlazionatuak