Jarraitu 21. Korrika, zuzenean

Zarauzko Hitza 2019ko api. 11a, 20:00

21. Korrika aurki iritsiko da Urola Kostara. Hain zuzen ere, 08:30 aldean sartuko da euskararen aldeko lasterketa herriko lurretan, eta Azpeitia eta Zestoa igarota, Zumaiatik, Zarauztik nahiz Oriotik pasatuko da.

EITB eta hainbat euskal hedabide elkarlanean, 21. Korrikaren zuzeneko emankizuna egiten ari dira, eta albiste honetan jarraitu daiteke egitasmoa zuzenean.

Joan zen ostegunean hasi zen 21. Korrika Garestik (Nafarroa), eta igandean bukatuko du lekukoak 11 eguneko bidea, Gasteizen.

Hona hemen, zuzenekoaren bideoa: