Eskubaloiko jubenilek Espainiako txapelketako lehen fasea jokatuko dute asteburuan

Jubenil mutilen taldeak Usurbilen jokatu zuen Euskadiko txapelketako finala. (Luis Epelde)

Asteburu honetan jokatuko dute emakumezko eta gizonezko jubenilek Espainiako txapelketako lehen fasea. Emakumeen Granollersen (Herrialde Katalanak) eta gizonek, berriz, Sant Joan Despin (Herrialde Katalanak).

Bihar ekingo diote jubenil mailakoek Espainiako eskubaloi txapelketako lehen faseari. Apirilaren 12tik 14ra bitartean, zortzi multzotan banatuta dauden 32 talde arituko dira lehian; bai mutiletan, bai nesketan. Horietatik bi Zarauzkoak dira: Gran Camping Zarautz eta Aiala Zarautz ZKE.

Apirilaren 14an, igandean, jakingo dute ea Espainiako txapelketako azken fasera sailkatzerik izan duten edo ez. Guztira, Espainiako zortzi taldek parte hartzen dute txapelketaren azken txanpa horretan.