Bideoa: Maddi Argiberen 'Kuttunak'

Zarauzko Hitza 2019ko api. 12a, 11:19

Zarauzko Kultura sailak Kuttunak egitasmoa abiatu du, zarauztarren kultur gomendioak biltzeko asmoz.

Astean gomendio bat argitaratuko dute, eta momentuz, Telmo Esnalen, Imanol Agirreren, Usua Garinen, Mertxe Aspiazuren, Nerea Loiolaren, Ines Garciaren, Maider Leturiagaren, Yoseba Peñaren, Joseba Velezen, Imanol Epelderen, Joanes Ederraren, Anjel Lertxundiren, Kepa Izetaren, Maite Bastosen eta Mattin Saldiasen Kuttunak jakinarazi dituzte.

Hona hemen Maddi Argiberen kultur gomendioaren bideoa. Kultura sailetik iniziatibari heltzeko eta gomendioak Kultura Zarautzen Facebook edo Twitter kontuekin partekatzeko dei egin dute.