Herriko gazteenek ere probatu dute triatloia

Zarauzko Hitza 2019ko api. 13a, 12:02

Gaur, larunbata, Triatloi Txikia egin dute Aritzbatalde kiroldegian. Zarauzko ikastetxeetako ikasleek hiru probaz osatutako saioan parte hartu dute: igeri egin dute lehenengo, bizikletan aritu dira jarraian, eta azkenik, lasterketa saioa izan dute.

Lehen Hezkuntzako 6. eta 5. mailakoek eman diote hasiera Triatloi Txikiari, 10:00etan. 11:00etan, aldiz, 3. eta 4. mailakoen txanda izan da. Zarauzko Triatloi Elkarteko eta Nik Tri taldeko kideek antolatu dute gaurko saioa, eskola kirolen barruan. Antolatzaileen arabera, "gazteenek ere triatloia probatzeko aukera izatea" da helburua.