Toka Zarauzko gizon taldeak eta Zarautz Herri Zaintzaileak Death Cafe saioa antolatu dute maiatzaren 2rako, osteguna. Pedro Enea jatetxean jarri dute gizonei zuzendutako hitzordua, eta 18:00etan emango diote hasiera solasaldiari.
Bernard Crettaz-en ideiak oinarri hartuta, John Underwood-ek sortu zuen Death Cafe eredua. Heriotzaren inguruko "kontzientzia soziala" lantzea da helburua, "ikuspuntu desberdinetatik". Heriotzari buruz mintzatzea "tabua hausteko" modu bat dela iritzi du, eta hala, kafe edo gozoki baten bueltan, gaiari heltzea eta "askatasunez" hitz egitea ahalbidetzen dute Death Cafe saioek.