Oraindik izena eman daiteke datozen asteetako igeriketa ikastaroetarako

Zarauzko Hitza 2019ko api. 14a, 09:30

Plaza libreak daude oraindik haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroetan; hain zuzen, dortoka, olagarro eta igela/marrazo mailetan.

Datozen asteetan haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroak izango dira Aritzbatalde kiroldegian, dortoka, karramarro, olagarro eta igela/marrazo mailetan. Zazpi egunetan izango dira igeriketa saioak; hain zuzen; apirilaren 15ean, 16an, 17an, 23an, 24an, 25ean eta 26an. 10:00etan emango diete hasiera saio guztiei.

Dortoka, olagarro eta igela/marrazo mailetan izena eman daiteke oraindik, izan ere, zenbait plaza libre daude. Ikastaroen kostua 32'75 eurokoa da bazkideentzat, eta bazkide ez direnek, aldiz, 55'45 euro oraindu beharko dituzte.