'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' kontatuko ditu gaur Iban Zalduak

Zarauzko Hitza 2019ko api. 14a, 15:15
'Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak' laneko zenbait pasarte bildu ditu Zalduak. (@IbanZ)

Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak ipuin bilduma plazaratu zuen iaz Zalduak, eta bertako zenbait pasarte errezitatuko ditu gaur, Marina Txiki tabernan.

Iban Zalduak iaz argitaratu zuen Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak ipuin bilduma. Azken lau urteetan idatzitako 32 ipuin jaso zituen bertan, eta Donostiako Elkar liburudendan egindako aurkezpenean, kontakizun guztiek badutela oinarri komun bat azaldu zuen: "Errebelatzen diren edo ez diren sekretuak daude istorioetan".

Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak liburuko zenbait pasarte bildu ditu Zalduak, eta gaur, igandea, errezitaldi musikatua egingo du Zarauzko Marina Txiki tabernan. 19:00etan emango diote hasiera saioari, eta Koruko Herasek girotuko du.