Zarauzko III. Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi dute

Zarauzko Hitza 2019ko api. 15a, 11:56
Iazko probako une bat

A 3 el Km! taldeak antolatzen du proba, eta maiatzaren 5ean izango da. 8,2 kilometroko distantzia egingo dute parte hartzaileek.

Maiatzaren 5ean egingo dute Zarauzko III. Herri Lasterketa, eta izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi dute antolatzaileek. Aurrez 10 euro kostako da, eta egunean bertan, berriz, 13 euro. Izena kirolprobak.com atarian eman behar da.

A 3 el Km! korrikalari taldeak antolatu du 8,2 kilometroko ibilbidea. Musika plazatik abiatu eta Lege Zaharren enparantzan amaituko da. Antolatzaileen arabera, "Zarauzko leku enblematikoetatik igaroko da lasterketa: Azken Portu, bidegorria, Asti, biotopoa, golfeko igarobidea, malekoia eta Alde Zaharra".