Salgai daude 'Sareak' dantza-antzerkia ikusteko sarrerak

Zarauzko Hitza 2019ko api. 15a, 15:40

Sanz Enean eros daitezke dagoeneko maiatzaren 1eko emanaldirako sarrerak. Modelo aretoan eskainiko dute ikuskizuna, Organik dantza antzerki taldearen eskutik. Hau da trailerra.

Natalia Mongeren zuzendaritzapean, dantza eta antzerkia uztartzen ditu Organik taldearen Sareak lanak. Zarautzen maiatzaren 1ean ikusi ahalko da, eta sarrerak Sanz Enean zortzi eurotan daude salgai.

Kultura Zarautzek jakinarazi duenez, emanaldia Modelo aretoan izango da, 20:00etan.