Xanti Iruretagoienak 100 argazki album inguru eman dizkio udalari, doan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 16a, 11:13
Xabier Txurruka, Xanti Iruretagoiena eta Nekane Iribar, hitzarmena sinatu ostean (Zarauzko Udala)

Egile-eskubideak lagatzeko hitzarmena sinatu dute Fotos Xanti argazki dendako Xanti Iruretagoienak eta Udalak. 1976tik aurrerako argazki horiek digitalizatu, katalogatu eta hedatuko ditu udalak.

Egile-eskubideak lagatzeko hitzarmena sinatu dute Fotos Xanti argazki dendako Xanti Iruretagoienak eta Zarauzko Udalak.

Hitzarmenari esker, Iruretagoienak 100 argazki bilduma inguru laga dizkio udalari, doan. Hainbat eratako argazkiak dira: estudioko argazki eta erreportajeak; bataioak, jaunartzeak, ezkontzak; aintzinako argazkiak; eta Zarauzko La Salle eta Getariako Herri Eskolako ikasle txartelen argazki bildumak, 1979 eta 1985 artekoak.

Udal ordezkariak, eskertuta

Xabier Txurruka alkatea eta Nekane Iribar Kultura zinegotzia "oso eskertuta" agertu dira Xanti Iruretagoienarekin.

Zarauzko Udalak lan hori guztia digitalizatuko du eta udal argazki artxiboan gordeko du, ondoren lana katalogatzeko eta hedatzeko. 1976tik honako argazkiak dira.