ZKE Halterofilia taldeko Jaizki Mendizabalek Espainiako Txapelketa irabazi du asteburuan. Larunbatean Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatu zen lehia, eta master txapelduna da.
Zarauztarrak M40 73kg kategorian jantzi du Espainiako V. Master Txapelketako txapela.
Mendizabalek udan Munduko Masters Txapelketan hartu zuen parte, Hospital de Llobregaten (Herrialde Katalanak). 40-45 urtera arteko kategorian lehiatu zen. Bere anaia Jon Mendizabalek ere hartu zuen parte munduko lehia hartan, 35-40 urtera arteko kategorian.