Zehaztu dute aurtengo Txaparrotan festaren egutegia

Zarauzko Hitza 2019ko api. 17a, 09:14
2017ko txapelketako irudi bat

Hondarretan jokatzen diren eskubaloi partiden egunak zehaztu dituzte, bai haurrenak, bai helduenak. Eta jakinarazi dute laster egongo dela izena emateko aukera.

Aurtengo Txaparrotan hondartzako eskubaloi festak badu egutegia: haurren partidak ekainaren 29an eta 30ean jokatuko dituzte, eta helduenak, berriz, uztailaren 6an eta 7an izango dira.

Izena emateko epea oraindik ez dute zabaldu, baina laster egingo dutela jakinarazi dute.

Iaz 15. aldiz egin zuten Desertu Txikiko txapelketa, eta ehunka haur eta heldu aritu ziren lehian. Haurretan 118 taldek eman zuten izena, eta helduetan 112 taldek. GaztiakBetiGazte eta Sintrom taldeek irabazi zuten lehiaketa herrikoia.

Urteurrena zenez, mozorrotuta jokatu zuten askok, antolatzaileek horretara animatuta.