Bi txango antolatu ditu udalak biharko eta etzirako

Zarauzko Hitza 2019ko api. 17a, 14:18
Bisitariak, IƱurritzako biotopoari buruzko azalpenei begira

Bihar Zingira basoa ezagutuko dute goiz buelta bat eginez, eta etzi, berriz, Iñurritzako biotopora joango dira. Udaleko Agenda 21 departamentuak antolatu ditu ekintzok.

Zarauzko Udaleko Agenda 21 departamentuak herrian bertan naturaz gozatzeko saioak antolatu ditu jaiegun hauetarako. Batetik, bihar, apirilak 18, Zingira basora egingo dute txangoa animatzen diren herritarrekin. Bestetik, ostiralean, apìrilak 19, Iñurritzako dunetara gerturatuko dira.

Goiz bueltak izango dira biak ala biak. Zingira basora joateko, esaterako, 10:30ean da hitzordua Aiten-Etxe jatetxe aurrean. Eraztun Berde Urdinaren barruko ibilaldia egingo dute, Zarauzko txoko horiek ezagutuz. 13:30ean bukatuko dute buelta.

Ostiralean, berriz, 11:00etan elkartuko dira malekoi inguruan, Borghetton (Shelter taberna gainean). Bi orduko txangoa egingo dute, Iñurritzako dunetako "altxor naturalak" bertatik bertara ezagutzeko. Azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz emango dituztela jakinarazi dute.