EH Bilduk ekitaldi nazionala egingo du larunbatean Zarautzen

Zarauzko Hitza 2019ko api. 17a, 20:00

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde kanpainaren barruan egingo du ekitaldi politikoa EH Bilduk larunbatean, apirilak 20. Malekoian da hitzordua, Dama parean, 12:30ean. Mertxe Aizpurua eta Jon Iñarritu hautagaiak izango dira bertan.