Malekoian izan dira Odon Elorza eta Denis Itxaso larrosak banatzen

Zarauzko Hitza 2019ko api. 18a, 15:00

PSE-EEko hainbat hautagai izan da gaur eguerdian itsaspasealekuan, herritarrei larrosak banatzen. Gloria Vazquez Zarauzko zinegotzia eta alkategaia ere ibili da Odon Elorza eta Denis Itxasorekin. Kongresurako Gipuzkoako hautagaia da Elorza, eta diputatu nagusirako hautagaia, berriz, Itxaso.