Domina futboleko kimu neskentzat Zumarragan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 18a, 19:01

ZKE futboleko kimu neskek hirugarren egin dute Zumarraga-Urretxuko SD Urola taldeak antolatutako txapelketan, @ZarautzN (ZKEren Zarautz Nesken Futbola) erabiltzaileak Twitter bidez jakinarazi duenez. Argazkia ere erabiltzaile horrena da. Kimu mutilak, berriz, seigarren gelditu dira. Bihar eta etzi Astin jokatuko dituzte hainbat txapelketa kimu eta infantilek.