XV. Jose Angel Iribar Txapelketa irabazi dute ZKEko kimu mutilek Astin

Zarauzko Hitza 2019ko api. 19a, 13:20

09:30ean hasi da hamasei talderen arteko norgehiagoka. ZKEko hiru taldek hartu dute parte, eta giro politean jokatu dituzte partida guztiak. Finalera iritsi dira zarauztarrak, eta baita irabazi ere, oriotarren kontrako derbian.

Zarauztarrak pozik egoteko moduan dira. XV. Jose Angel Iribar Txapelketa beraiek irabazi dute, oriotarren kontrako derbian. Aise irabazi ere, 7-1 emaitzarekin.

Hirugarren eta laugarren postuak Athleticek eta Zumaiakok eskuratu dituzte, bizkaitarrek 5-2 irabazi baitiete zumaiarrei.

Jose Angel Iribar txapelketa izanik, atezain onenarentzat saria ere egon da. Athleticeko Martin Urienek eskuratu du.

Giro polita egon da Astin, lasaia, eta zaletu sutsuenak urrutienekoak izan dira, Arnedokoak, eta taberna inguruan ere ez da jende eta berriketarik falta izan. Arratsaldean neska infantilen txanda izango da.