Aste Santuetan ostalari eta merkatariei hondakinak gehiagotan jasoko dizkie UKUEk

Errefusa jasoko dute atez ate bihar, larunbata

Urola Kostako Udal Elkarteak indartu egingo du egunotan hondakinak jasotzeko zerbitzua, Aste Santuen harira. Hala, Zarautzen bihar, larunbata, errefusa atez ate jasoko diete herriko merkatari eta ostalariei, ohiko bilketak mantentzeaz gain.