Azpeitiarrak garaile Garagardo Azokako Mus Txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 19a, 22:37
(Argazkia: Garagardo Azoka)

15:30ean hasi da urteroko mus txapelketa Munoako karpan, Garagardo Azokaren barruan. Hainbat bikote saiatu da jokoa nahiz sari nagusia irabazten, eta azkenean Eneko Larrañaga eta Unai Arbizu izan dira txapeldunak.

Txapeldunordeak, berriz, Abaltzisketako Xabier Goikoetxea eta Urko Otamendi izan dira.

Irabazleek txapela eta diru saria eskuratu dituzte, eta baita beren altuera adina garagardo kaxa ere.