Zarautzek irabazi du Emakumezkoen II. Txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko api. 20a, 09:25

Ligaxka jokatu zuten atzo arratsaldean infantil neskek Astin, eta etxean gelditu zen txapelketa. Zarautz KE izan zen aurrena, Mariño bigarrena, Goierri Gorri hirugarrena, Reala laugarrena, eta Zumaiako bosgarrena. Jokalari onenaren saria Goierri Gorriko Alazne Estensorok eraman zuen.

Larunbat goizean, apirilak 20, jokatuko da infantil mutilen XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa. Hori ere Astin izango da, eta aurreko bi txapelketak bezala (Emakumezkoen II. Txapelketa eta Jose Angel Iribar Txapelketa), Zarautz KEk antolatuta.

Hamar talde lehiatuko dira bertan: Anaitasuna, Aurrera Ondarroa, Baztan, Euskalduna, Lekeitio, Lengokoak, Orioko, Reala, Zarautz A eta Zarautz B.