Oriokok irabazi du XIII. Gonzalo Urkia Txapelketa

Zarauzko Hitza 2019ko api. 20a, 13:51

Infantil mutilak goiz osoa aritu dira futbol lehian Astin, Gonzalo Urkia Txapelketan. Hamar taldek hartu dute parte, tartean Zarautz A eta Zarautz B taldeek. Finalera Orioko eta Lengokoak taldeak iritsi dira, eta 2-0 irabazi dute oriotarrek.

Futbolari onenaren saria ere Orioko taldekoak jaso du: Unax Arozenak.

XIII. Gonzalo Urkia Txapelketako sailkapena:

1.Orioko

2.Lengokoak

3.Euskalduna

4.Reala