ZKEren urteurrena bazkaritan ospatu dute Garagardo Azokan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 21a, 10:07

Zarautz Kirol Elkarteak bazkaria egin zuen atzo Munoako karpan, eta bertan elkartu ziren hainbat kirolari, egungo lehendakaritzako kide eta baita hainbat lehendakari ohi ere. EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko udal ordezkariak ere izan ziren bazkaritan, alkatea buru.

Bazkalostean omenaldi xumea egin zieten lehendakari ohiei: Sebastian Martija, Gorka Landaburu, Juan Mari Arrizabalaga Belarrio eta Rafa Olaizolari.

Argazkiak: @garagardoazoka, @mikel_goenaga, @GloriaVzquez9