Aurrera doaz Lizardiko kirol azpiegitura berriko lanak

Zarauzko Hitza 2019ko api. 21a, 17:00

Kiroldegiaren eta Lizardi institutuaren artean kirol pabilioi berria kokatuko dute. Abenduan hasi zituzten hura eraikitzeko lanak, eta hasia da itxura hartzen, horma bat egiten hasiak baitira.

Abendu erdialdean hasi zituzten Aritzbatalde frontoiaren ondoan kirol pista estali berria eraikitzeko lanak, eta pixkanaka ari da itxura hartzen. Hasierako aurreikuspenen arabera, ia urtea beharko dute amaitzeko. Altuna y Uria enpresa ari da lan horietan, eta  2,1 milioi euroko aurrekontua dute lanek guztira.

Joan den uztailean iragarri zuten pabilioi berria egiteko asmoa, eta Zarautz Kirol Elkarteko sailak "gustura" agertu ziren udalaren egitasmoarekin.