Gaur izango da Garagardo Azoka bisitatzeko azken aukera

Zarauzko Hitza 2019ko api. 22a, 14:00

Pasa den asteazkenean, apirilaren 17an ireki zituen ateak, eta gaur itxiko dute Munoa plazako karpa, datorren urtera arte.

Urteroko moduan, egitarau zabalaz gozatzeko aukera izan da Garagardo Azokan. Aurtengoa 19. edizioa izan da, eta besteak beste, ZKE-ko bazkaria, mus txapelketa eta kontzertuak antolatu dituzte Zarautz Rugby Taldeko kideek.

Apirilaren 17an irekiera jendetsua izan zuen, eta Aste Santuko oporrak izaki, bertako nahiz kanpoko jende ugarik bisitatu du Garagardo Azoka. Gaur izango da bertako janariaz eta edariez gozatzeko azken aukera; jakinarazi dutenez, 22:00ak arte egongo da Munoa plazako karpa zabalik, eta txarteldegia 19:00etan itxiko dute.

Erlazionatuak