Bideoa: Zarauzko udaletxea erre zutenekoa

Zarauzko hitza 2019ko api. 23a, 08:30

Euskal Herriko Ahozko Ondarea jasotzea xede duen Ahotsak proiektuak Juan Zulaika Lizaso zarauztarraren testigantzak jaso zituen. Ondorengo bideoan Zulaikak berak 6 urte zituela herriko udaletxea erre zutela dakar gogora.

Gerra Zibilean, 1936ko irailaren 20an, Nazionalak sartu ziren Zarautzera. Orduko udaletxea egun Musika Plaza dagoen lekuan zegoen, eta egun hartan, erre egin zuten. Juan Zulaika Lizasok irailaren 20 hura nola bizi zuen azaltzen du bideoan.