HARA! Edurne Epelde zarauztarra 'Kontu bete poltsa' ikus-entzunezkoan hizlari lanetan

Sare Herritarra Elkarteak emakumea eta espetxearen inguruan osatutako ikus-entzunezkoa da 'Kontu bete poltsa'. Lanean jorratzen da espetxean erreproduzitzen den sistema patriarkalak duen eragina bertan preso dauden emakumeengan zein kanpoan diren senide eta lagunengan.

Beste hainbat emakumerenen artean, Edurne Epelde zarauztarraren testigantzak jaso dituzte Sareko kideek. Hemen dago ikusgai ikus-entzunezkoaren trailerra.