Futbito Txapelketa eta Bertso-balkoi Tourra antolatu ditu SKAPA jai batzordeak

Zarauzko Hitza 2019ko api. 24a, 12:22
Pasa den urteko txapelketako familia argazkia. (Azken Portuko Komisiyua)

Ekainaren 1erako egun osoko egitaraua antolatu dute. Pasa den urtean bezala, futbito txapelketa izango da, eta arratsaldeko Bertso-balkoi Tourra izango da aurtengo berrikuntza.

SKAPA jai batzordeak egun osoko egitaraua antolatu du ekainaren 1erako. 10:00etan emango diote hasiera egunari, Sagasti plazan (Plaza Gorria), Futbito Txapelketarekin. Txapelketak egun osoa iraungo du, eta eguerdian, parrilan egindako janaria bazkaltzeko atsedena izango da.

19:00etan, Bertso-balkoi Tourra hasiko da Aitor Sarriegi eta Agin Laburu bertsolariekin, Guria tabernatik hasita.

Futbito txapelketan izena aurrez eman beharko da, azkenportua@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Mezuan, ondoko datuak zehaztu beharko dira: taldekideen izen-abizenak, taldeko arduraduna eta haren telefono zenbakia eta taldearen izena. Taldeko gutxienez 4 kidek eta gehienez 6k parte hartu ahalko dute. Taldeak mistoak izango dira, eta 16 urtetik gorakoek soilik har dezakete parte. Izen-ematearen prezioa 20 eurokoa izango da taldeko, eta ordainketa txapelketaren egunean egin beharko da.