Irudietan: 16. Pagoeta Mendi Lasterketa

Amaia Urbieta Arruti 2019ko api. 28a, 12:44

16. aldiz jokatu dute goizean Pagoeta Mendi Lasterketa. Kiroldegiaren atzealdetik aterata, 21 kilometroko ibilbidea egin dute dozenaka korrikalarik, Pagoetako gurutzetik igarota.

Aurtengoan, Frantseskoa bideko obrak direla eta Ariziako aldapatik igo dira korrikalariak, eta handik, Abendañora jaitsi dira, betiko ibilbideari heltzeko.

Erlazionatuak