Kopak altxatu dituzte Ardo Egunean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 1a, 14:09

Gaur, maiatzak 1, Arabako Errioxako zortzi upategi eta Gipuzkoako hainbat ekoizle bertaratu dira Lege Zaharren esperantzara. Ardo Egunaren harira, ardo zuri eta beltz gazteak, bereziak eta kriantzak dastatzeko aukera izango da, 15:00ak arte.

Hain zuzen, honakoak dira Arabako Errioxatik etorri diren upategiak: Ruiz de Viñaspre, Muro, Loli Casado, Labastida-Solagüen, Mitarte, Hermanos Frías del Val, Laukote eta Ostatu. Jatekoari dagokionez, urdaiazpikoa, gazta, antxoak eta gildak daude salgai, besteak beste.