Orkideak ikustera joateko irteera egingo dute igandean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 1a, 19:33

Arkamurkak antolatu du irteera, eta goiz buelta egingo dute Iruñaldera, 10 orkidea mota baino gehiago ikusteko. Izena emateko azken eguna ostiral hau da.

Igande honetan, maiatzak 5, lorezaleek hitzordu interesgarria dute. Izan ere, Arkamurkak goiz buelta antolatu du orkideak eta bestelako landare batzuk taldean ikusteko.

Parte hartu nahi dutenek ostirala izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, aleiza1@hotmail.com helbidera idatzi behar dute, edo telefonoz deitu, 655-72 23 99 zenbakira.

Irteera 08:00etan izango da, Arkamurkako lokal aurretik. Antolatzaileek jakinarazi dute ura eta mokadua nork berea eraman behar dituela.

Iruñaldera egingo dute txangoa: Añezkar herritik abiatuta, Ezkidi mendira joango dira. Erkametz basoa dago bertan, eta "klima mediterraniarraren influentzia duen mendia da". Igotzeko mendi erraza dela azaldu dute Arkamurkakoek, eta 10 orkidea mota baino gehiago ikusteko aukera dagoela. "Landare interesgarri gehiago ere badaude bertan, eta horiez gehiago ikasi nahi duenarentzat aukera paregabea izango da".