Hondartza Futbola 2018-2019

Diamantezko finalak, larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 2a, 10:04
Finalerdietako bat (Onintza Lete Arrieta)

Hondartzako Futbol Txapelketaren 75. finalak gain-gainean daude. Larunbatean, maiatzak 4, jokatuko dira. Eskolartekoek eta seniorrek jokatuko dituzte; eta, berezitasun bezala, aurten, duela 25 urteko gizonezkoen finalak errepikatuko dituzte, baita emakumezkoen lehenengo edizioko finalak ere.

Larunbat honetan, maiatzak 4, jokatuko dituzte Hondartzako Futbol Txapelketako finalak. Eskolartekoen eta emakumezkoen txapelketak geroago hasi baziren ere, 75 urte dira lehen aldiz Hondartza Futbol Txapelketa jokatu zutela gizonezkoek.

Usadio zaharrari eutsiz, txistulariek lagunduta, desfilea egingo dute zelaietara arte jokalariek. 10:00etan izango da hori, Gurutze Gorri paretik abiatuta. Partidak 10:30ean hasiko dira.

Aurtengoan keinu berezia egin nahi izan diete aspaldiko jokalariei. Hori dela eta, duela 25 urte (txapelketaren 50. urteurrenean) jokatutako finalak eta emakumeen lehenengo txapelketako finalak errepikatuko dituzte.

Txapelketako finalak

Eskolartekoak

  • Kimu neskak 5. maila: Antoniano 5N-Sorgintxoak
  • Kimu mutilak 5. maila: Salleko AM-Orokieta 5 AM
  • Kimu neskak 6. maila: Antoniano 6N-La Salle AN
  • Kimu mutilak 6. maila: Super heroiak-Zaralardi 6M

Seniorrak

  • Senior nesken liga: Kebidek-Kupela
  • Senior neskak, XV. Emilio Olazabal Kopa: Katixa-Lukas ardotegia
  • Senior mutilak liga: Kosta Hortz Klinika-Asti pinturak
  • Senior mutilak, XXIV. Juan Irigarai Kopa: Talai Mendi kanpina-Arrano taberna

Emakumezkoen I. edizioko finalen errepikapena

  • Senior nesken liga: Antoniano-Txangurro/Arazi
  • Senior nesken kopa: Eguzki/Lagunak-Txiki Polit taberna

50. urteurreneko senior finalen errepikapena

  • Senior mutilak liga: Telesforo-Kezka
  • Senior mutilak kopa: Iturrondo-Asegarce

Zelaien markaketa

  • 08:30ean. Pukas, OKB, Euskalduna (neskak) eta Talaimendi (neskak).