Bihar aurkeztuko dute Kilometroetako abestia

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 2a, 15:50
Kilometroetako mamorruak Pagoeta Mendi Lasterketaren amaieran. (Amaia Urbieta Arruti)

Urriaren 6an Kilometroak festa ospatuko dute Zarautzen. Oraindik hilabete batzuk falta diren arren, pixkanaka-pixkanaka batzordeko lan taldeak ari dira aurrerapausoak ematen. Bihar, abestia eta bideoklipa plazaratuko dituzte.

Zarauztar batek baino gehiagok izango du jakinmina aurtengo Kilometroetako abestia nork egin duen jakiteko. Bihar izango da egileak, abestia eta bideoa ezagutzeko aukera. 18:00etan Musika Plazan jarri dute hitzordua, eta etxean perkusiozko instrumenturik izan ezkero, aurkezpenera eramateko deia egin dute.