Gaur, igandea, bola eta toka jardunaldia izan da Zelai Ondon. Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioaren eskutik, Gipuzkoako Kopa Txapelketako laugarren jardunaldia egin dute bolatokian, eta goizez zein arratsaldez aritu dira parte hartzaileak. 09:00etatik 11:00etara izan da goizeko saioa, eta arratsaldean, aldiz, 16:30etik 17:30era jokatu dute.