Udal eta Foru Hauteskundeak

EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkeztu ditu

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 6a, 16:00
Deba-Urola barrutiko hautagaiak. (EH Bildu)

EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkeztu zituen atzo, igandea, Pasaian (Gipuzkoa) egindako agerraldian. Eskualdeko hainbat politikari daude EH Bilduk Deba-Urola barrutirako osatu duen zerrendan: Estitxu Elduaien, Esther Agirre, Iraitz Otaño, Ibon Gereka eta Arritxu Iribar.

EH Bilduk Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hautagaiak aurkeztu zituen atzo, igandea, Pasaian (Gipuzkoa) egindako agerraldian. Joan den martxoan eman zuen koalizioak zenbait hautagairen berri, baina atzo kaleratu zuten behin-betiko zerrenda. Apirilaren 28ko bozetan lortutako emaitzak nabarmendu zituen koalizioak, eta datorren maiatzaren 26an horiek “hobetzeko baldintzak” dituztela adierazi zuten han bildutakoek.

Eskualdeko hainbat politikari daude EH Bilduk Deba-Urola barrutirako osatu duen zerrendan: Estitxu Elduaien azpeitiarra bigarrena da zerrendan, Esther Agirre zarauztarra hirugarrena, Iraitz Otaño azkoitiarra bederatzigarrena, Ibon Gereka getariarra hamaikagarrena, eta ordezkoen zerrendan hirugarrena da Arritxu Iribar zumaiarra.

Hona hemen Deba-Urola barrutiko zerrenda, osorik:

  1. Mikel Biain Berraondo.
  2. Esti­txu Elduaien Uranga.
  3. Esther Agirre Ruiz.
  4. Aitor Aran­tza­bal Altuna.
  5. Igone Lamarain Cobo.
  6. Iker Inza Ortiz De Zarate.
  7. Jon Peli Uriguen Ansola.
  8. Begoña Vesga Allende.
  9. Iraitz Otaño Mugica.
  10. Oihana Aranburu Iriarte.
  11. Ibon Gereka Balen­tzi­aga.
  12. Lore Martinez Axpe.
  13. Maider Zubikarai Beristain.
  14. Jose Luis Piter Encinas Jose.

Ordezkoak:

  1. Ainara Udaondo Alberdi.
  2. Jose Antonio Segundo Armero.
  3. Arri­txu Iribar Egaña.