Udal eta Foru Hauteskundeak

EAJ-k Zarauzko Udalerako hautagaitza aurkeztuko du maiatzaren 8an

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 6a, 20:00
EAJ-ren hautets-zerrendako kideak. (Zarauzko EAJ)

Lege Zaharren Enparantzan egingo dute ekitaldia eta Joseba Egibar eta Xabier Txurruka izango dira hizlari.

Maiatzaren 26an udal hauteskundeak ospatuko dira eta, aurrez, datorren asteazkenean, maiatzaren 8an, EAJ-k Zarauzko Udalerako hautagaitza aurkeztuko du Lege Zaharren Enparantzan, 19:30ean. Ekitaldian Joseba Egibarrek, Gipuzkoako Buru Batzarreko lehendakariak eta Xabier Txurrukak, Zarauzko alkategaiak, hartuko dute hitza. Haiekin batera izango dira hautets-zerrendako  kide guztiak.